XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jolasak.

Espazio gertaera jolasa.

Haur batzu itsasoan asmatutako jolasa da hau.

Taldeak bi dira: astronautak eta UFO.

Armada bakoitza bi taldeetako basetan gorderik dauden oxigeno bonbaz jabetu behar dira.

Ordua.

Goizeko bederatzitan hasten da jolasa eta arratseko bostetan amaitzen (hamabi eta hamalaugarren ordu bitartean bazkaria).

Jolas tokiaren mugak.

Itsaso ondoko leku batean pinudi bat, dunak, etxe bat.

Hurrengo orrialdeko planoaren antzekoa.

Arauak.

1) Harrapaketa bistan dago: arerioren bat aurkitzen denean bere izenez deitzen zaio.

2) Talde bakoitzean: soldaduak daude, soldaduekin bakarrik borrokatuko dira: kapitainak beste kapitainekin eta soldaduekin borrokatuko; laser denak hil ditzake eta artilleroak bakarrik neutraliza dezake; artilleroak lasera gelditzen du baina denek garai dezakete; komandantea, laser ez beste guztiak garbi ditzake.

Jostari orok bere graduazioa daraman kartoitxoa du.

3) Jokariren bat detenitua denean bere kartoia erakutsi behar du.

Arerioa baino graduazio beheragokoa bada, arbitroari errendatuko zaio.

Goragokoa bada, deitu zuenaren prisionero egingo da.

Bi arerioak graduazio bereko badira, lehenik disparatu zuenak irabazten du besteari bere izenaz deituz.

4) Etsaiaren oxigeno bonbak bereak galdu gabe eskuratzen dituena da garaile.

Bonba kapturatzeko hiru jostari behintzat sartu behar dira gordeta dauden basean.

5) Jolas garaian armada bereko jostariek graduak alda ditzakete etsaiaren nahasteko.

6) Komandanteari dagokio jarraitu behar den estratejia seinalatzea.

Komandanteak ere gradua alda dezake jolasa garaiean.